XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alderdi abertzaleen arteko akordioa agintaldi barrirako udal erakundeetan

Juan Karlos Goienetxeak hirugarren bidarrez jaso dau agintzeko bastoia.

Udal Osoko Bilkuran ordezkatuta diran hiru alderdi abertzaleek gitxiengoko programa bateratua onartu dabe historikotzat jo daben akordioa sinatzerakoan.

Datozen lau urteotan bete beharko daben egitaraua 25 puntutan oinarritzen da: Alde Zaharra berreskuratzea, ordezko arauen kudeaketa jarraipena, industrialde barria garatu edo herri saneamendu osoa bultzatzea izango dira lehentasunak besteak beste.

Parte hartu gura daben herritarrek, batzorde guztietara joateko aukera izango dabe eta lehiatila bakarraren aldeko konpromezua berretsi dabe: udal erabakiekaz zerikusia dauken herritar guztiekaz jarrera zabala eukitea eta informazio egokia eta argia ematea.

Programaz gainera, kartera banaketa gauzatu dabe.

Gobernu Batzordean bost partaide izango dira: alkatea, Gaizka Gabantxo eta Josan Apraiz EA ordezkatuz, Jon Abaitua EAJ/PNVren aldetik eta Benito Ibarrolaza EH.

Zentsura moziorik ez

Hiru erakunde politikoek bakoitzaren ideia politikoak errespetatzen eta alkarreri besteenak ez ezartzen konprometitu dira.

EAJ-k Batzokiari buruz dauan eritzia mantenduko dauala berresten dau onartutako akordio agirian.

EH-k 35 lan orduko aste orokorraren, administrazioan 32, aldeko apostua egiten dau.

Hiru alderdiek zentsura moziorik ez aurkezteko ezta euspenik emoteko erabakia hartu dabe, aurrekontuak onartzeko konpromezuaz batera.

Herritar batentzako ez dau ohore nagusirik Bermeoko alkatea izatearena baino adierazten eban Juan Karlos Goienetxeak aginte bastoia jaso eta berehala.

EAko hautagaiak alderdi abertzaleak bakarrik izatea bilkuran oso inportantetzat jo eban, inor baztertu barik.

Hautaketa honek alderdi abertzaleak egonda gehiago betetzen zaitu. Goienetxeak beste alderdiei bere aldeko botoa emotea eskertu eutsoen.

Danon botoa eukitzea sentimendu nagusi bat da nire pertsonarentzat.

Herriari emon behar dautsadaz eskerrak Bermeoko alkate nazelako, aipatu eban uztailak 3an ospatutako ekitaldi sentiberan.

Udaletxea zerbitzu enpresa dalakoan da alkatea.

Herritarrak zerbitzatzearen aldeko apustua egingo dauala aipatu eban hautaketa ekitaldian bertan.

Irailaren 3 edo 6an Osoko Bilkura ospatuko da, batzorde guztiak irailan zehar joango dira eratzen. Abuztua hile ez eraginkorra deklaratu dabe.